Enrique Garin, Irati Bakaikoa eta Amaia Leoz*

Zuzendaritzari ezkutitza Eunate ikastetxeko kameren harira

Idatzi honen bidez, Eunateko ikasle, ikasle-ohi, guraso eta Txantreako auzokideok bat egiten dugu ikasleen Iruñerriko Autodefentsa Sarearen borrokarekin. Dei egiten diogu ikastetxeko zuzendaritza taldeari ikasle mugimenduarekin batu dadin, kameren auzia eta hortik eratorriko arazoak konpondu ahal izateko.

Eunateko egoerarekin kezkaturik gaude. Ikasturtea 13 kamerekin hasi genuen eta duela aste gutxi jaso genuela horri zegokion informazio ofiziala. Ikasle mugimendua ikasturte hasieratik hasi zen kameren aurka antolatzen eta errepresioa besterik ez du jaso zentroko zuzendaritzaren partetik: biltzeko debekua, mehatxuak, ebaluazio irizpideak okertzea, propaganda kentzea, greba egiteko oztopoak… Lotsagarria da auzoko ikastetxean ikasleek egoera hau jasan behar izatea.

Larrituak gaude aste hauetan entzun dugunarekin. Ikasleei D ereduaren eta hezkuntza publikoaren aurka jokatzen ari direla leporatu zaie, beraiekiko aurkakotasuna sortzeko nahiarekin. Egoerari konponbidea bilatu ordez, ikasleen eskaerei jarraiki elkarrizketa prozesu bat abiarazi ordez, ikasleekiko presioa handitzea erabaki dute, haien aurkako neurriak hartuz. Bitartean zuzendaritzak ez du kamerekiko bere posizioa argitu.

Eunateko Ikasle Mugimenduak, Iruñerriko Autodefentsa Sarearen laguntzarekin, prestutasuna agertu du egoera honi konponbidea bilatzeko elkarrizketa-mahai bat irekitzen saiatuz. Bada garaia Eunateko zuzendaritza taldekoek aurrerapausoak eman eta ikasleen baldintzak onartuz elkarrizketa-mahaiari baiezkoa eman eta kameren aurkako posizio garbia adierazteko.

Bukatzeko, dei egiten dugu Eunateko ikasleei babesa adierazteko martxoaren 21ean burutuko den manifestaziora joateko.

*Gutuna ondoko ikasle, ikasle-ohi, guraso eta auzokideek sinatzen dute: Enrique Garin, Irati Bakaikoa, Amaia Leoz, Alaitz Gonzalez, Karmen Mendoza, Izaro Moreno, Amaia Erdociain, Idoia Azkona, Ana Pintor, Irati Aldaya, Mikel Goñi, Goizeder Cillero, Ioar Goñi, Lexuri Lusarreta, Alis Alonso, Eunate Soria, Garoa Etxeberria, Sergio Barrenetxea, Irati Elizalde, Imanol Lapeña, Gerardo Castillo, Beñat Lapeña, Mikel Zuñiga, Uxue Alvarez, Francisco Gómez, Nekane Torrecilla, Iraia Garcia, Irati Arribas, Julen Cillero, Antxon Garcia, Nerea Aldurate, Iosune Vizcay, Izarne Ducay, Julen González, Ane Ibañez, Katrin Guembe, Alaitz Lusarreta, Ixone Tollar, Iker Goldaraz, David Sánchez, Gaizka Goñi, Ion Yoldi, Miren Leuza, Julen Ciriza, Maddi Oses, Nahiara Ganuza, Garazi Echeverria, Izaskun Baquedano, Aitor Mercado, Haizea Almandoz, Maitane Echeverria, Amaia Gorraiz, Beñat Ruiz, Hodei Iraizotz eta Naiale Garin.

Buscar