
Aritz Arberas: «Saiatuko gara ahalik eta etapa gehien irabazten»
Liderrik gabe geratu da Astana Team taldea atzoko Jakob Fugslanen erorikoaren ondorioz. Aritz Arberas taldeko prestatzaile fisikoarekin hitz genuen atzo: «triste gaude, lan handia egin dugu Jakobekin Tourra prestatzeko. Baina txirrindularitza holakoa da» nabarmendu zuen Arberasek. Liderrik gabe, Astanak bere estrategia aldatu beharko du orain «gelditzen diren etapetan pentsatu beharko dugu eta etapak irabazten saiatu» esan du Arberasek Naiz Irratiko mikroetan. 3 euskal txirrindulari daude taldean Gorka Izagirre, Pello Bilbao eta Omar Fraile.
24 JUL. 2019
Loading...




