1977/2024 , Martxoak 28

Azido zianhidrikoz betetako tren batek Tolosa arriskuan jarri zuenekoa

Tren istripua Tolosan, 1978ko martxoaren 28an.
Tren istripua Tolosan, 1978ko martxoaren 28an. (Jesus Arregi | TOLOSALDEKO ATARIA)

1978ko martxoaren 28a zen eta, tolosarrak lozorroan zeudela, sekulako burrunba entzun zen. Goizaldeko 1.30 zen, eta eguna argitzearekin batera, berehala zabaldu zen albistea herrian eta beldurra hedatu biztanleen artean: 55 tona azido zianhidriko zeramatzan tren bat bere bidetik atera zen Tolosako geltokian, eta lehertzeko arriskuan zegoen.

Azido zianhidrikoa oso kutsakorra eta toxikoa da, eta beraz, zisterna hautsi edo pitzatuz gero, airearekin bat egiterakoan gas bihurtu eta hilgarri bihur zitekeen –0,05 gramo azido zianhidriko nahikoa dira pertsona baten heriotza eragiteko–. Bizilagun askok –4.000 inguruk, Iñaki Linazasoro orduko alkateak 'Egin'-i baieztatu zionez–, beldurrez, beren etxeetatik alde egin zuten, batez ere trenbidetik gertu bizi zirenek. Denda asko itxi egin zituzten.

Bi egun iraun zuen azidoa beste ontzi batera lekualdatzeko operazioak. Zorionez, dena ongi joan zen eta istripuak ez zuen ondorio larririk eragin.

NAIZ IRRATIAk, ezbeharraren 45. urteurrenean, saio berezia egin zuen, eta gertaera hura bizi izan zuten bi bizilagunen testigantzak bildu zituen.

Hemen entzun daiteke «Tren bat Tolosa suntsitzear egon zen eguna».

Karlos Linazasoro idazleak –Iñaki Linazasoro orduko alkatearen semeak– '6012' liburuan jaso zuen gertaera haren kontakizun fikzionatua.

Honi buruzko guztia: 1978