NAIZ.INFO
DONOSTIA

Jazint Ramirez preso donostiarra aske geratuko da

Jazint Ramirez Donostiako presoa datozen orduetan askatuko dute, 20.000 euroko bermea ordaindu ostean.

 

Jazint Ramirez Donostiako gaztea datozen orduetan askatuko dute, 20.000 euroko bermea ordaindu ondoren, Etxeratek jakinarazi duenez. Soto del Real espetxetik aterako da, urtebete baino gehiago preso egin ostean.

2011ko martxoaren 2an atxilotu zuten anaia Xalbador eta Endika Perezekin batera eta urte bereko maiatzaren 5ean espainiaratuak izan ziren. Atxiloketak 2010eko urrian Hego Euskal Herrian Segiren aurka egindako sarekadarekin lotuta zeuden.

Izpurako itxialdian parte hartu zuen Ramirezek, beste zazpi gazte independentistekin batera.