Arabako ahaldu nagusi Javier de Andres, Lakuako Hezkuntza sailburu Isabel Celaa, EAJko lehendakari Iñigo Urkullu eta Bilduko ordezkariak Bastidan izan dira 2012ko Araba Euskarazeko hasiera ekitaldian.
Jaialdiaren antolatzaileek euskararen erabileraren aldeko aldarria zabaldu dute eta, ildo horretan, ‘Barneratu, barreiatu’ dela aurtengo leloa gogoratu dute.
Eguraldi zoragarria dago eta milaka lagun batu dira Bastidan. Egitarau antolatu dute hainbat ekitaldirekin. Lehenengo gunean, 14.30etik aurrera Entropia, Bizardunak (16.30) eta Oihan Vega DJ Diskofesta (18.30) izango dira. Johny & Joseph (12.00), Gatibu (13.30), Nahixan (15.30) eta Ze Esatek! (17.30), bestalde, laugarren gunean izango dira.
Haurrentzat, berriz, puzgarriak, pailazoak eta euskal karaokea egongo dira. Hauek guztiak hirugarren gunean.
Edonola ere, bertaratzen den orok xehetasunik gal ez dezan pantaila batean guneetan gertatzen denaren berri emango dute antolatzaileek.