NAIZ.INFO
DONOSTIA

Euskara eta euskal gaiak hizpide Oxfordeko Unibertsitatean

Ekainaren 20, 21 eta 22 bitarte izango diren ‘XV Forum for Iberian Studies’ jardunaldien baitan, euskarak eta euskal gaiek «leku berezia» izango dute Oxfordeko Unibertsitatean.

 

Euskal munduak «inoiz» izan ez duen oihartzuna izango du Oxfordeko Unibertsitatean ekainaren 20, 21 eta 22 bitarte izango diren ‘XV Forum for Iberian Studies’ jardunaldien baitan, euskarak eta euskal gaiek «leku berezia» izango baitute Etxepare Euskal Institutuak aditzera eman duenaren arabera.

Guztira hemezortzi euskal hizlari izango dira bertan, haietako hamaseik euskal gaiak jorratuko dituzte eta sei euskaraz arituko dira.

Xabier Paya izan da ekimenaren bultzatzaileetako bat, «euskararen eta euskal kulturaren nazioarte mailako ezagutza eta prestigioa sustatzeko» asmoarekin.

Hizlarien artean Josu Amezaga, Ur Apalategi, Xabier Paya, Beatriz Zabalondo, Iratxe Marin... izango dira. Jardunaldien hasierako hitzaldian, esaterako, Bernardo Atxagak hartuko du parte.