NAIZ.INFO
LA LASTRILLA

Philippe Gilbertek irabazi du Vueltako 19. etapa, esprintean

Philippe Gilbert (BMC) izan da azkarrena Vueltako 19. etapan, esprintean. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta Alberto Contadorrek jarraitzen du buru.

Philippe Gilbert, helmugan. (Jaime REINA/AFP)
Philippe Gilbert, helmugan. (Jaime REINA/AFP)

Vueltako 19. etapan, Peñafiel (Valladolid) eta La Lastrilla (Segovia) arteko ibilbidea egin dute txirrindulariek.

Esprinterrentzat aproposa zen etapa eta halaxe izan da. Helmugan Philippe Gilbert (BMC) izan da azkarrena, Alejandro Valverde (Movistar) eta Dani Morenoren (Katusha) aurretik.

Sailkapen nagusian Contadorrek jarraitzen du lider, Valverde eta Rodriguezen aurretik.

Bihar 20. etapa izango da, La Faisanera Golf (Segovia) eta Bola del Mundo artean. 170,7 kilometro egin beharko dituzte.

Vueltaren informazio guztia NAIZen webgune berezitik jarrai daiteke.