NAIZ.INFO
DONOSTIA

‘Dans la maison’ pelikulak irabazi du aurtengo Urrezko Maskorra

François Ozon zuzendariaren ‘Dans la maison’ filmak eramango du etxera Urrezko Maskorra. Zilarrezkoa, aldiz, Jose Sacristan, Macarena Garcia eta Katie Cosenirentzat izango da. Aurtengoan sari berezi bat eman dute ‘Blancanieves’ filmarentzat izan da.

‘Dans la maison’ filmaren zuzendaria den François Ozon Urrezko Maskorra eskuan duela. (Rafa RIVAS/AFP)
‘Dans la maison’ filmaren zuzendaria den François Ozon Urrezko Maskorra eskuan duela. (Rafa RIVAS/AFP)

‘Dans la maison’ filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiaren 60. edizioko Urrezko Maskorra. François Ozon da pelikularen zuzendaria eta aktore lanetan ibili dira, besteak beste, Fabrice Luchini, Kristin Scott Thomas, Emmanuelle Seigner, Denis Ménochet, Ernst Umhauer, Bastien Ughetto, Jean-François Balmer eta Yolande Moreau.

Urrezko Maskorraz gain, gidoi onenaren saria ere eramango dute etxera ‘Dans la maison’ filmeko kideek.

Irakasle eta ikasle baten arteko harremanetan oinarritzen da zinta. Ikaslearen trebeziaz jabeturik, goi mailako familia baten oinarritutako eta behe mailako baten inguruko idazlan bat agintzen dio ikasleari. Errealitatea eta fikzioa nahasten dira filmean.

Aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, aldiz, Jose Sacristan, Macarena Gargia eta ‘Foxfire’-ko neskentzako izango da. Sacristanen kasuan, ‘El muerto y ser feliz’ pelikulan egindako lanagatik saritu dute.

Macarena Garcia ‘Blancanieves’ filman egindako lanagatik sarituko dute, Katie Cosenik, aldiz, ‘Foxfire’ pelikulan egindakoagatik.

Fernando Trueba, ‘El artista y la modelo’ filmeko zuzendariak irabazi du zuzendari onenaren saria. Oscar bat, Urrezko Hartz bat eta zenbait Goya irabazi ditu bere ibilbidean zehar. Berak sortu zuen Casablanca zinema-aldizkaria, Diccionario de Cine hiztegiaren egile ere bada, baita Diccionario del Jazz Latino hiztegiaren editore ere. Musika-ekoizle gisa 8 Grammy irabazi ditu.

Epaimahaiak aipamen berezi bat egin du ‘The Attack’ pelikularen inguruan eta argazki onenaren saria Touraj Aslanirentzat izango da, 'Fasle Kargadan' filmarengatik.

Aurtengoan sari berezi bat eman dute eta ‘Blancanieves’-entzat izan da. Era berean, ‘Pura vida’-k irabazi du Serbitzu saria.