NAIZ.INFO
BILBO

Igande honetan jokatuko da Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujoren arteko finalerdia

Irujoren gaixotasun bat tarteko, aurreko igandean jokatzekoa zen Lau T'erdiko bigarren finalerdia hilaren 25ean izango da, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Irabazleak Oinatz Bengoetxearen aurka neurtuko ditu indarrak finalean.

Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo aurreko igandean jokatzekoak ziren Lau T'erdiko finalerdia datorren igande honetan jokatuko da, hau da, hilaren 25ean, Iberoko aurrelariak gaixotasun bat tarteko neurketa atzeratzea eskatu baitzuen.

Txapelkeren antolatzaileek aditzera eman dutenez, finala abenduaren 2an jokatuko litzateke, aurrez jarrita zegoen bezala, «azken orduko eta arautegian barnebildutako arrazoirik ezean».

Olaizola II. eta Irujoren arteko neurketa irabazten duena Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko du finala, hark Pablo Berasaluze gainditu ostean.