NAIZ.INFO
KIRKUK

Alderdi kurduen aurkako erasoak egin dituzte Iraken

Gutxienez 23 lagun hil eta berrehundik gora zauritu dira Iraken izan diren atentatuetan. Eraso larrienak Kirkuk hirian izan dira, alderdi eta segurtasun indar kurduen aurka.

Bost atentatu ezberdin izan dira Iraken gaur goizean, bertako polizia iturriek jakinarazi dutenez. Eraso larrienak Kirkuk hiri kurduan gertatu diraa, Bagdadetik 250 kilometro ingurura. Kamikaze batek ibilgailu bat eztandarazi du Kurdistango Alderdi Demokratikoaren (PDK) egoitzaren kanpoaldean, AFP agentziak berri eman duenez.

Handik gertu beste eraso bat izan da, alderdi bereko buruzagi baten aurka. Sadiq Omar Rassoul osasun zerbitzuetako arduradunaren arabera, bi eraso horietan hamasei lagun hil dira eta 190 inguru zauritu.

Bestalde, Tuz Khurmato hirian, Bagdadetik 170 kilometro iparraldera, beste bi lagun hil eta 34 zauritu dira. Atentatua Jalal Talabani Irakeko lehendakariaren Kurdistango Alderdi Patriotikoaren (UPK) egoitzaren inguruan egin dute eta, antza denez, Kurdistango segurtasun indarrak zituen jomuga.

Bagdad hiriburuan beste hiru eraso izan dira eta gutxienez bost polizia hil dira