NAIZ.INFO
DONOSTIA

Negu giroak hainbat mendate itxiarazi ditu Nafarroan

Eguraldi petrala izango da nagusi gaurkoan ere eta, ondorioz, arazo ugari sortu dira errepidean. Hainbat mendate itxita daude elurra dela medio eta beste hainbatetan kateak behar dira.

Negu giroa itzuliko da gaurkoan Euskal Herrira. Zerua hodeitsu egongo da eta arratsalde partean euria egingo du barra-barra, Kantauri isurialdean batez ere, Euskalmet agentziaren arabera.

Nafarroa

Elurra tarteko, Burgitik Estatu frantsesera doan errepidea itxita egongo da, baita Belaguako, Matamachoseko, Isabako, Aralarreko, Urkiagako eta Artesiagako mendateak ere. Auritz eta Isaba arteko errepidean kateak behar dira.

Araba

Herrera, Bernedo eta Opakuako mendadetan kateak behar dira zirkulatzeko eta azken biak, gainera, itxiak daude kamioientzat. Altube, Garate, Kurtzeta, Okina, Leintz, Gasteiz eta Zaldiarango mendatetan arretaz gidatzeko eskatu du Lakuak

Bizkaia

Dima, La Escrita, La Herrera eta Urkiolako mendatetan arretaz gidatzeko eskatu du Lakuako Gobernuak.

Gipuzkoa

Otzaurte, Deskarga eta Artikutzan arretaz gidatzeko eskatu du Lakuako Gobernuak.