Naiz.info
Donostia

Bera Berak Kopa irabazi du

25 eta 24 irabazi du Bera Berak Rocasa Gran Canariaren kontra. Matxalen Ziarsolok azken minutuan lortu du garaipena lortzeko erabakigarria izan den gola.

Kopa irabazteko hautagai nagusia zen Bera Bera eta kostata izan bada ere, denboraldiko bigarren itutlua eskuratu du. Gipuzkoarrek Superkopa irabazi zuten joan den irailean.

Bera Bera eta Rocasa Gran Canariaren arteko finala azken minutuan erabaki da. Donostiarrak atzetik joan diran markagailuan partidako une askotan. Berrogei segunduren faltan ordea, Matxalen Ziarsolok erabakigarria izan den gola eskuratu du. Azken jokaldian partida berdintzeko aukera izan dute kanariarrek, baina tinko eutsi du defentsan Bera Berak.