NAIZ.INFO
BERLIN

Hamiltonek lortu du pole-a Alemaniako Sari Nagusian

Mercedes taldeko Lewis Hamilton britainiarra aurreneko postuan aterako da igande honetan jokatuko den Formula 1eko Alemaniako Sari Nagusian. Sebastian Vettel eta Mark Webber ere azkarrenen artean izan dira. [Xehetasun guztiak, NAIZen webgune berezian]

Lewis Hamilton britainiarra aterako da igande honetan aurreneko postuan. (Patrick STOLLARZ/AFP PHOTO)
Lewis Hamilton britainiarra aterako da igande honetan aurreneko postuan. (Patrick STOLLARZ/AFP PHOTO)

Hamilton azkarrena izan da Alemaniako Sari Nagusiko entrenamenduetan, eta beraz, bere karrerako hogeigarren pole-a eskuratu du.

Igande honetan Nürburgring zirkuituan jokatuko den Sari Nagusian Sebastian Vettel eta Mark Webber aterako dira Hamiltonen atzetik, bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.

Kimi Raikkonen laugarren izan da eta berak osatuko du bigarren lerroa.

Arratsaldeko 14.00etan abiatuko da lasterketa, igande honetan.

1 Formulako Munduko Txapelketari buruzko informazio zabala eskaintzen du NAIZen webgune bereziak.