Jon eta Alaia Martin, lehenengo eta bigarren Villabonako saioan

Hasi da 2013 urteko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian jokatu da lehen kanporaketa eta Jon Martinek lortu du datorren faserako lehen txartela.

Amagoia MUJIKA|2013/09/29
20130929_bertsojonurbe
Amasa Villabonan ospatu den saioan parte hartu duten bertsolariak. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Giro ederrean jokatu da lehen saioa, kiroldegia leporaino beteta zegoela. Beroa izan da, hala ere, arratsaldeko protagonistetako bat. Sei bertsolariek saio ona josi dute eta benetan gozatzeko moduko aleak utzi dituzte guztiek. Maila ederrean hasi da, beraz, Txapelketa Nagusia.

Esan bezala, Jon Martinek seguru dauka finalaurrekoetarako txartela eta gainontzekoek kanporaketa guztiak bukatu zain geratu beharko dute. Guztira sei kanporaketa jokatuko dira eta horietan saio bakoitzeko irabazleak eta puntuazioaren arabera lehen hamabi bertsolariek lortuko dute finalaurrekoetara pasatzea.

Jon Martinek 654 puntu lortu ditu; bere arreba Alaia Martinek, 653; Nerea Elustondok 639,5; Odei Barrosok, 632; Fredi Paiak 631,5 eta Iker Zubeldiak, 607,5.