NAIZ.INFO
BILBO

Mikel Ricoren bi golei esker aurrera egin du Athleticek, eta Atletico du zain

Mikel Rico erdilariak sartutako bi golei esker irabazi egin dio Athleticek Betisi eta kanporaketa gainditzea lortu du. Kopako final laurdenetarako Atletico Madril du zain talde bizkaitarrak. [Xehetasun gehiago]

Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Gol bakarreko abantailarekin iritsi da Betis San Mamesera, baina Athletic etxean oso talde indartsua izaki, kanporaketa iraultzea lortu du.

Talde zuri-gorriaren bi golak Mikel Rico talde bizkaitarrak egin ditu (23. eta 67. minutuetan).

Betisek ez du partida ona egin, eta azken minutuetan baino ez du erritmoa igo.

Kopako final laurdenetan, Atletico Madril du zain Ernesto Valverderen taldeak.

Futbolari buruzko NAIZen webgune bereziak partidari buruzko xehetasun gehiago eskaintzen du.