Iaz, Gamare-Zihigako gazteek antolatu zuten 2013ko Maskaraden bira eta aurten, Zalgizekoei tokatu zaie, ondoko Iruri herrikoekoekin batera. Dantza eta «predikua» uztartzen dituen ihauterietako besta aurkeztuko dute gazteek Xiberoko hainbat herritan,
Jean Etchegoyhen iruritarrak lan handia egin du aurtengo maskaradaren prestaketetan. Eta pertsonaiei dagokienez, Arnaud Basahon Kabana handia izanen da eta Pitxu famatua Beat Larroryk eginen du. Barrabasen buruzagi den Buhame jauna , berriz, Bettan Hoki izanen da.
Horrez gain, Joel Codega Jauna, Audrey Queheille Anderea, Fabrice Etchegoyhen Laboraria eta Fabienne Queheille Laborarisaren arroletan izanen dira. Aurten ere, Xorrotxen jokoan neskak izanen dira, iaz bezala.
Hala ere, Maskarada ez dira izango asteburuko agendako ikuskizun bakarra. Donostian kaldereroak aterako dira larunbatean, eta igandean, berriz, Inude eta artzaiak Zenbait herritan, gainera, San Blan azokak ospatuko dituzte, tartean, Laudion.
Eta, asteburuoro bezala, egunotako agendako eskaintza zabala da Euskal Herrian: musikan, arte eszenikoetan...
Eta, asteburuoro bezala, egunotako agendako eskaintza zabala da Euskal Herrian: musikan, arte eszenikoetan...
Euskal Herria
Un hombre mata a Yaneli Gonzales, una mujer de 31 años, en el barrio bilbaino de Santutxu
Euskal Herria
Hasta 1.600 vehículos contaminantes omitieron al día las restricciones en el centro de Bilbo
Musika
Chill Mafiak, musika eszena irauli duen kolektibo nafarrak, agur erranen du
Euskal Herria
El PP de Donostia exige que la escultura a las víctimas del franquismo incluya a ambos bandos
Euskal Herria