NAIZ.INFO
DONOSTIA

‘Libre asteburua’: bertsoak, musika, abentura piratak...

Gipuzkoako zenbait herritan ‘Libre asteburua’ ospatuko dute egunotan Auzitegi Nazional espainoleko epaiketak salatzeko. Irrien Lagunak izango dira Beasainen, pilota partida Azpeitian, musika jaialdia Tolosan, eta bertso saioa Bergaran.

libre
libre

Larunbatean, Porrotx eta Irrien Lagunen piraten emanaldia izango da ikusgai Beasaingo kiroldegian eta Azpeitian, berriz, pilota partida eskualdeko pilotariekin, zehazki Mikel Goñi eta herriko bi pilotari afizionaturekin. Tolosan, azkenik, eskualdeko hainbat musika talderen kontzertua izango da, Leidor Antzokian, 18:00etatik aurrera.

Igandean, berriz, Bergarako pilotalekuan, 18:00etan, bertso saio berezia ospatuko da Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Jon Maia eta Aitor Sarriegirekin.

Auzi «politiko eta antidemokratikoak» salatzeko eta «Euskal Herrian zabaldu den aro berriarekiko konpromisoa» adierazteko antolatu da Gipuzkoako Libre Asteburua Libre dinamikaren barruan.

Hala ere, Gipuzkoa Libre asteburuaz gain, beste hamaika ekitaldi daude antolatuta Euskal Herrian egun hauetarako. Hemen proposamen zerrenda luze eta anitza.