NAIZ.INFO
IRUÑEA

Beroiz mendean hartuta, finalerdietarako txartela eskuratu du Irujok

Mikel Beroizi 22 eta 13 irabazita, Juan Martinez de Irujok Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Mikel Urrutikoetxea izango du aurkari.

Irujo eta Beroizen arteko partida, Iruñean. (ARGAZKI PRESS)
Irujo eta Beroizen arteko partida, Iruñean. (ARGAZKI PRESS)

Iruñean jokatutako partidan, Buruz Burukoaren finalerdietarako sailkatu da Iberokoa, Beroizi 22 eta 13 irabazita.

Ondo bidean, bi aste barru jokatuko da finalerdia, eta Mikel Urrutikoetxea izango du Irujok aurkari.

Irujok hasieratik hartu du aldea markagailuan, baina Beroizek ondo jokatu du, arriskatuz.

8-6 zihoazela, Iberokoak partida hautsi du, 10-2ko partziala eginez. Hortaz, ezer gutxi egin ahal izan du Beroizek.

22 eta 13 bukatu da partida.