NAIZ
DONOSTIA

Bera Bera taldeari harrera egin dio Donostiako Udalak

Hirugarren urtez jarraian Liga irabazi duela-eta, Bera Bera taldeari harrera egin dio Donostiako Udalak.

Bera Berako jokalariak, Donostiako alkate eta udal taldeetako ordezkariekin. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Bera Berako jokalariak, Donostiako alkate eta udal taldeetako ordezkariekin. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Bera Bera taldeak hirugarren urtez jarraian Liga eskuratu du, denboraldia amaitzeko bi jardunaldi falta direla. Kanariar uharteetan eskuratu zuten txapelketa larunbatean, Rocasari 21-24 irabazita.

Gaur eguerdian Donostiako Udalean harrera egin diete jokalariei Juan Karlos Izagirre alkateak eta Udaleko alderdietako ordezkariek.