NAIZ

Gizon bat zendu da bihotzekoak jota Baztandarrak lasterketan parte hartze zuen bitartean

Bidarraiko herritarra zen Alain Mateo bihotzekoak jota hil zen Baztandarrak lasterketan parte hartzen ari zenean. 56 urte zituen.

Alain Mateo 56 urteko bidarraitarra zendu zen Bidarraiko Baztandarrak lasterketan bihotzekoak jota, Kazeta.eus agerkariak azaldu duenez. Korrikalaria Iparlatik hurbil dagoen tontorrean hil zen, helmugatik metro gutxira.

Uztailaren 22an 11.00etan ehorzketa egingo dute Bidarraiko elizan eta arratsaldeko 15.00etan gorputz errausketa Biarritzen.