
Peter Sagan eslobakiarra izan da txirrindularirik indartsuena Vueltako hirugarren etapan. Esprintean amaitu da jardunaldia eta Tinkoff-Saxo taldekoak Nacer Bouhanni (Cofidis) eta John Degenkolb (Giant-Alpecin) garaitu ditu azken metroetan.
Sagan berak hasi du esprinta, eta azkar utzi du atzean Degenkolb, baina bazirudien Bouhannik gurpila ongi hartuta ziola. Cofidisekoak, hala ere, ezin izan du aurrera egin eta bigarren postuarekin konformatu behar izan du.
Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik eta Johan Esteban Chaves (Orica) kolonbiarrak jarraitzen du lidergoan. Maillot aldaketa, ordea, mendiko sailkapenean eman da, eta Omar Fraile (Caja Rural) santurtziarra da lider berria.
Bizkaitarrak eguneko ihesaldia hartu du eta bidean zituzten bi mendateak lehen postuan igaro ditu, mendiko elastikoa bereganatuz. Berarekin batera, Alexis Gougeard (AG2R), Natnael Berhane (MTN), Walter Pedraza (Colombia), Sylvain Chavanel (IAM) Maarten Tjallingii (Lotto-Jumbo), Ilia Koshevoy (Lampre-Merida) eta Martin Velits (Etixx) ibili dira. Ez dute alde handirik izan eta helmugatik 13 kilometrotara tropelak irentsi egin ditu.

Josu Urrutikoetxea: «Euskal gatazka politikoak konponbide demokratikoa behar du»

‘La Roja’ divide a la Plaza de Toros de Iruñea: «Puta selección» y «Yo soy español»

Una cornada en la cara en Mercaderes, un corredor épico y otro grotesco

El Ayuntamiento de Iruñea confirma una agresión de alta intensidad en la Vuelta del Castillo
