NAIZ

Jose Miguel Etxeandia larrabetzuarra aske geratu da

Jose Miguel Etxeandia preso larrabetzuarra aske geratu da gaur goizean, Topaseko espetxetik irtenda. Gaixotasun larria pairatzen du, baina zigor osoa beteta atera da, 2003an Mexikok kaleratu eta espainiar Poliziari entregtu ostean, espetxeratua izan zenetik.

Jose Miguel Etxeandia, Topaseko espetxetik irten berritan. (NAIZ)
Jose Miguel Etxeandia, Topaseko espetxetik irten berritan. (NAIZ)

Aske geratu da Jose Miguel Etxeandia euskal preso politikoa. Larrabetzuko bizilaguna Topaseko espetxetik atera da gaur goizean, 12 urte eta gero zigor osoa beteta. Gaixotasun larri bat pairatzen duen arren, azken egunera arte bete du.

2003an, Mexikon zela, hango Gobernuak kaleratu egin zuen eta espainiar Gobernuari entregatu. Ordutik espetxean izan da Etxeandia.

Larrabetzun, denbora honetan, hainbat ekimen burutu dira bere egoera salatu eta askatasuna aldarrikatzeko. 16 urtetik gorakoen ia %90 sinatu zuen bere askatasuna eskatuz.