
BCCn egindako aurkezpenean azaldu dutenez, Basque Culinary World Prize gastronomiaren bilakaera ospatzeko sortu da, horrek sukaldaritzaren eragina biderkatzeko duen gaitasunari buruz hausnartu ondoren.
Aurkezpenean izan dira, besteak beste, Arantxa Tapia Lakuako Gobernuko Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburua; Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia; Joan Roca BCCko Nazioarteko Kontseiluko eta epaimahaiko lehendakari eta El Celler de Can Roca jatetxeko chefa; Gaston Acurio Astrid&Gastón jatetxeko chefa; Massimo Bottura Osteria Francescana jatetxeko chefa; Michel Bras Le Suquete jatetxeko chefa; Dan Barber Blue Hill eta Stone Barns jatetxeetako chefak eta Massimo Montanari idazle eta Elikaduraren Historiako adituak.
Eneko Atxa, Andoni Luis Aduriz, Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Hilario Arbelaitz eta Karlos Argiñano euskal sukaldariak ere izan dira bertan.
Urtero, «gastronomia indar eraldatzaile» bihur daitekeela erakusten duen sukaldari batek jasoko du saria. «Sukaldaritza berrikuntzen bidez, kultura gaiei lotutako proiektuen bidez, gizarte erantzukizuneko, iraunkortasuneko eta garapen ekonomikoko proiektuen bidez, edota elikagaien industrian inpaktu positiboa duten ekimenen bidez, sukaldaritza gizartean eragiteko erabiltzen duten gizon eta emakumeen lana azpimarratzeko balio izango du», azaldu dute.
Sukaldari bat hautagai izateko gastronomia gremioko jarduneko profesional batek (adibidez, chefak, jatetxe jabeak, idazleak edo kazetariak) edo sektoreko erakundeek izendatu behar dute. Izendapenak egiteko aldia astelehen honetan hasi eta apirilaren 30ean amaituko da.
100.000 euroko saria
Sariaren irabazleak 100.000 euro jasoko ditu bere aukerako proiektu bati emateko, kontuan hartuta proiektu horrek sukaldaritzaren botere eraldatzailea adierazi behar duela.
Lehen edizioan, BCCko Nazioarteko Kontseiluko kideek osatuko dute Basque Culinary World Prizeko epaimahaia, Joan Roca chefaren zuzendaritzarenpean: Gaston Acurio, Ferran Adrià, Alex Atala, Dan Barber, Heston Blumenthal, Massimo Bottura, Michael Bras, Yukio Hattori, Enrique Olvera eta René Redzepi.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

