NAIZ
BAIONA

Teo Salamon gaztea aske geratu da arratsaldean

Polizia frantsesak Teo Salamon gaztea atxilotu du Baionan gaur goizean, Parisko Terrorismoaren aurkako Auzitegiaren aginduz. Salomonen etxea eta bere gurasoena miatu ditu. Arratsaldean libre geratu da.

Teo Salamon atxilotu du Polizia frantsesak Baionan; Fiskaltzak azaldu duenez, Parisko Terrorismoaren aurkako Auzitegiaren aginduz egin dute atxiloketa, Kazeta.eus-ek jaso duenez.

Salamonen eta bere gurasoen etxea miatu ondoren eraman egin du gaztea Poliziak.

Aitzinak elkarretaratzea deitu du 18.30ean, Baionako komisariaren aurrean. Jende andana bildu da «Euskal gazteria aintzina» lelopean. Geroxeago aske geratu da Salamon.

Teo Salamon iazko urtarrilean ere atxilotu zuten, beste hiru lagunekin batera, «EH ez da salgai» lelopean Itsasuko etxebizitza baten erreketarekin zerikusia izatea leporatuta. Aske utzi zituzten laurak.