
Udal gobernuak planteatutako proposamena eztabaidatu ondoren egin den bozketan ezezkoa nagusitu da udaltzainen artean. 170 aurka agertu dira (guztien %69,7a), 70ek aldeko botoa eman dute (%28,68a) eta beste hiru boto baliogabeak izan dira.
Gasteizko Udaleko langileen batzordeak gaur eman dio Udalari emaitzen berri. Datorren astean berriro bilduko da batzordea eta Udal gobernuak bozketaren emaitzaren aurrean zein erantzun emango duen argitzeko zain daude.
Gorka Urtaran alkatearen kabinetearen proposamen honek lana eta familia bateragarri egiteko neurrien eta udaltzainen lan eskubideen hobetzea planteatzen zuen.
Modu honetan, iragan azarotik Udaltzain talde batek mantentzen duen arretazko grebarekin amaitu nahi zuen Udalak. Ordenantzak zorrotz aplikatzearen ondorioz nabarmen areagotu zen Udaltzaingoak ezarritako isun kopurua, lan baldintzen hobekuntza lortze aldera presio egiteko neurri gisa.
Udalak hainbat aldiz azpimarratu du legez kanpokoa dela arretazko greba hori eta, hain zuzen, sei udaltzaini espedienteak ireki zaizkie protesta egiteko modu honengatik. Urtaranek berak ohartarazi zuen presioa egiteko agenteek neurrigabeko jarrera izateak ondorioak ekarriko lituzkeela.
Agenteetako batzuk, esaterako, hilean bost edo sei isun jartzeko astebetean 80 jartzera pasa dira.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
