NAIZ

Altsasuko kiroldegian pasa dute gaua 1.400 lagunek A-1 errepidea itxita geratu ostean

Elur denboraleak arazo ugari eragin ditu errepideetan. Horren lekuko izan dira gaua Altsasuko kiroldegian eman duten 1.400 lagunak; gainera, izan da gaua Etzegaraten, autoan sartuta, pasa behar izan duenik ere. Eguna argitzearekin batera normaltasuna itzuli da errepide sare nagusira.

Belaguako mendatean ere arazoak eragin zituen elurrak. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Belaguako mendatean ere arazoak eragin zituen elurrak. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

1.400 lagun inguruk eman dute gaua Altsasuko kiroldegian sartuta, elur denboraleak A-1 errepidea, bere Gipuzkoako zatian, ixtera behartu baitzuen bart.

Goizaldeko 1.35etan 1.100 lagun ebakuatu zituzten, eta ondoren ekin zioten errepideak garbitu eta autoak bertatik ateratzeari. Lan horietan zihardutela beste ehunka lagun erreskatatu zituzten, ebakuatuen zifra 1.400 pertsonetara iritsiz.

Kiroldegian gain hartu zuen baina, eta azkenak Altsasuko pilotalekuan aterpe hartzearekin konformatu behar izan zuten. Bertan DYA-ko kideen laguntza izan zuten.

4.15etarako A-1 errepidearen Nafarroako erreia zirkulazioan zen. Hala ere, trafikoari itxita jarraitzen dute NA-718ak Urbasako mendatean, NA-120ak Lizarragako mendatean, NA-7510ak San Migelgo Aralarren, NA-1740ak Artesiagako mendatean eta NA-138ak Urkiagako mendatean. Kateak behar dira NA-2000 Izaba eta Zuriza artean.

Gipuzkoan, berriz, zirkulazioan da errepide sare nagusia. 8.00etan zabaldu dute Etzegarateko mendatea, gau luze baten ostean. Bertan izan dira DYAko kideak, kateatuta geratu diren auto gidariei jana eta edana emanez.

9.00etan, solik bigarren mailako errepide sareko zenbait mendate zeuden itxiak Araba eta Gipuzkoan; hamar dira zirkulazioa erabat itxia daukatenak, eta hirutan behar dira kateak.