
Hezkuntza Plataformen Topaguneak agerraldia egin du larunbat goiz honetan, «hezkuntzan bizi dugun egoeraren larritasuna jendarteratzeko». Batetik, LOMCE «bete-betean» aplikatzen jarraitzen dutela salatu dute, «Heziberriren bidez, hezkuntza komunitatearen gehiengoaren eskaerei muzin eginez».
Zentzu horretan, Lakuako zein Nafarroako Gobernuek ebaluazio sistema propio eta hezitzailearen norabidean urratsak emateari «uko» egin diote Hezkuntza Plataformen Topagunearen iritziz: «Jakin dugu, aurten ere, azterketa era errebaliden karrera zoro batetan murgiltzera kondenatu nahi dituztela gure lurraldeetako hainbat ikastetxe».
Horien artean aipatu dituzte ISEI-IVEI ebaluazio diagnostikoa, LOMCE/Heziberri, PISA eta selektibitate azterketak: «ISEI-IVEIrenak izan ezik, gainerakoak ikastetxeetatik kanpo erabaki dira. Egoera itogarri hau jasangaitza da».
Hau guztia aintzat hartuta, Hzkuntza Plataformen Topaguneko kideek ebaluazio sistema propioaren aldarriarekin jarraituko duela adierazi dute: «Era berean, kalifikazio eta etiketatzeak baztertuko dituen ebaluazio hezitzailearen aldeko mezua zabaldu nahi dugu».

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
