Jon Salaberriak gaur goizean berreskuratu du askatasuna, hamar urteko espetxealdia bete ondoren, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Jon Salaberria euskal preso politikoa aske! Mont-de-Marsango espetxetik atera da 10 urteren ondoren. Ongi etorri Jon! #BatGutxiago pic.twitter.com/lnWOVhiggg
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) March 28, 2018
Donostiarra 2008ko maiatzaren 20an atxilotu zuen Bordelen Polizia frantsesak, Xabier Lopez Peña, Ainhoa Ozaeta eta Igor Suberbiolarekin batera. ETAko «zuzendaritza politikoa» osatzea leporatu zieten bere garaian eta 2014an epaitu zituzten Parisen –Xabier Lopez Peña ezik, 2013ko martxoan preso zegoela hil baitzen–. Salaberriari hamabi urteko kartzela zigorra ezarri zioten, Ozaetari hogei urtekoa eta Suberbiolari hamaseikoa.
Martxoaren hasieran, Alençongo presondegitik (Euskal Herritik 830 kilometrora) Mont-de-Marsanera lekualdatu zuten Salaberria, Raul Aduna eta Josu Urbietarekin batera.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

