
Independentziaren aldeko eragile eta norbanakoak biltzen dituen All Under One Banner (Denak bandera baten pean) mugimenduak deituta milaka herritar irten da gaur goizean Glasgowen kalera Eskoziaren independentziaren inguruko bigarren erreferendum bat eskatuz. Antolatzaileen arabera 80.000tik gora herritarrek egin dute bat mobilizazioarekin, Eskoziako poliziak kopuru txikiagoa eman du, 35.000, baina jendetza batu da edonola ere; antolatzaileen arabera iaz 20.000 bat lagunek parte hartu zuten mobilizazioan.
Mobilizazioa deitu duen plataformak bere burua Eskoziaren askatasunaren alde jarduten duen plataforma ireki gisa definitzen du eta «nazio independente batean bizi nahi duen edonori irekia» dela nabarmentzen dute.
Beste independentzia erreferendum bat deitzea nahi dute antolatzaileek eta horretarako herritarren aktibazioan ari dira indar egiten, BBCk jaso dituen adierazpenetan diote euren helburua «mugimendua haztea» dela, beste independentzia erreferendum bat deitzea espero dute «Brexita erabat gauzatu aurretik, 2021 aurretik», «gu prest gaude, eta bide honetan jarraituko dugu urtero Eskozia guztian zehar».
Manifestazio buruan Kataluniako hainbat estelada ere ikusi ahal izan dira.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
