
Udalerri Euskaldunen Eguna ari dira ospatzen larunbat honetan Diman, festa giroan. Bertan egin du UEMAk batzar nagusia, eta Euskal Herri osotik heldutako 100 alkate eta zinegotzi inguru bildu dira. Besteak beste, Bakio eta Arantzazu mankomunitatera batzea onartu dute.
Hala, 87 dira dagoeneko UEMA osatzen duten udalerriak, guztien artean 250.000 biztanleko lurgunea osatuz.
Gustura agertu dira Amets Jauregizar eta Igor Meñika Bakio eta Arantzazuko alkateak, hurrenez-hurren. Adierazi dutenez, garrantzitsua da euren udalentzat UEMAn sartzea, beraien herrietako euskarari bultzada «nabarmena» eman nahi baitiote.
Hautetsiek batzarra egiten zuten bitartean, hainbat herritar bildu dira ‘Udalerri euskaldunak eta euskalgintza" mintegian. Hainbat herrietako esperientziak trukatu dituzte, nork berak bere herrian egin dezakeenari buruz hausnartu aurretik.
Ekitaldi instituzionalean, udalerri euskaldunen babesa eta garapena aldarrikatu ditu Josu Labaka UEMAko lehendakariak: «Udalerri euskaldunen garapen soziokultural eta sozioekonomikoa aldarrikatu nahi dugu, euskara bizien dagoen herriek bizirik iraun dezaten».
Ekitaldia amaitzearekin batera, festa giroan murgildu da Dima. Bazkari herrikoia egingo dute Jon Maia eta Unai Iturriaga bertsolariekin, eta arratsaldean herri kirolek eta Areatzako batukadak girotuko du herria. Egurra T Kitto eta Ezten Giro taldeen kontzertuek emango diote amaiera egunari.

Investigan un posible suministro de drogas a 10 menores en un viaje de estudios de una ikastola

La ‘cuadrilla’ recreada por Marta Garatea anunciará los Sanfermines 2026

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

Una cueva pirenaica a 2.235 metros de altitud fue refugio humano durante la Prehistoria
