Mediterraneoko uretan ibiliko den ‘Aita Mari’ erreskaterako itsasontzia aurkeztu dute

Libiako kostaldearen aurrean nazioarteko uretan erreskate lanak egingo dituen ‘Aita Mari’ itsasontziaren jendaurreko aurkezpena egin dute Getariako portuan Lakuako Gobernuak eta Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) GKEak. 

NAIZ|DONOSTIA|2018/09/28|0 iruzkin
Loading player...

Getariako portuan egin dute ‘Aita Mari’ itsasontziaren aurkezpena. Ontzi honekin Mediterraneoko uretan erreskateak egingo dituzte, Maydayterraneo izeneko proiektuaren baitan. 

Birgaitutako itsasontzia Libiako kostaldean erreskate-misioak egiteko prestatu dute arrantza-ontzi izandakoa eeta, gainera, ospitaleko materialaz hornitu dute, porturatu ondoren osasun-laguntza eman ahal izateko. 

Jendaurreko aurkezpenean izan dira Lakuako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkari Nagusi Jonan Fernandez; Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH, gazteleraz) erakundeko lehendakari Iñigo Mijangos; eta Getaria eta Zarauzko alkateak, Nikanor Lertxundi eta Xabier Txurruka, hurrenez hurren.

Egun osoan zehar, 19.00ak arte, herritarrek proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. 

Jonan Fernandezek azpimarratu duenez, eskumenei dagokienez mugak baditu ere, Lakuak «erantzun integral» bat emateko esparrua definitu du migrazioaren erronkaren aurrean, Europara, Estatura eta EAEra zabaltzen diren proposamenekin eta ekimenekin.

«SMH erakundeak proiektu honi emandako babesak balio estrategikoa du esparru orokor horren barruan», adierazi du Fernandezek, eta erakunde sozial eta instituzio publikoen arteko «lankidetza publiko/sozial konstruktiboa» nabarmendu du.

Mediterraneoak munduko migrazio-biderik arriskutsuena izaten jarraitzen du. Funtsean, Tripoliko Gobernuarekin (Libia) Europar Batasunak eta Italiak lortutako akordioak herrialde horretako kostazainen areriotasuna sustatu du migratzaileekiko eta erreskateko GKEekiko. Gero eta maizago gertatzen ari dira ezbeharrak nazioarteko uretan. Horrek eragin du gaur egun erreskaterako ontzi bakarra egotea Mediterraneoan. ‘Aita Mari’ izango da bigarrena.

Aurten, 1.730 pertsona hil dira Mediterraneoko uretan; 6 pertsona egunean.

 

NAIZ KONTZERTUAK
Loading player...


Bederatzi talde, bost Euskal Herriko areto... Denboraldi honetako NAIZ Kontzertuen unerik onenak.