
Azken egunotako misterioa gaur argitu dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek, eta 2019ko Gazte Topagunea Lemoan egingo dutela iragarri dute. ‘Porra’k eta apustuak egin dituzte azken egunotan sare sozialetan, taberna eta gaztetxeetan, tokia asmatzeko.
‘Askatasun bulkadak independentziara!’ leloa hautatu dute 40 urte «eder eta borrokalarien uzta» bilduko duen ekimen erraldoirako. Izan ere, Jarrairen sorreraren 40. urtemuga ospatuko da 2019an eta data borobila baliatuko dute Ernaik eta Aitzinak egun ezker abertzaleko gazte mugimenduan ari direnak eta etorkizunean arituko direnak batzeko; «bulkada berrien garaia» dela deritzote.
«Gazteon garaia delako, bulkada berriena. Askatasun bulkadak, 40 urteotako borrokaren lekukoa jasoz, aske izateko bidea marrazten gabiltzanona. Herriarenganako konpromisoz, eskuzabaltasunez eta maitasunez Euskal Errepublikaren zimenduak eraikitzen ari gara», nabarmendu dute.
Gazte Topagunea «inoizko bereziena eta ahaztezina» izango dela iragarri dute: «Auzolanean eta autogestioan eraikiko dugu behatzekin ukitu nahiko genukeen utopiaren biharamuna». Eskaintza anitz eta zabala izango dela jakinarazi dute: hitzaldi, mahai inguru, mintegi, formakuntza tailer, kirol eta aisialdia, Euskal Herriko nahiz nazioarteko musika taldeek osaturiko «festibal erraldoia» eta nola ez, sorpresak ere bai.
Berezitasun gisa, Gazte Topagunean Gazte Sortzaileen Plaza egongo da. Bertan, era askotariko diziplina kulturalek emango diote traza plazari, hala nola, musikagintza, bertsolaritza, idazketa, marrazkigintza…. Erakusketa espazio, eztabaida gune eta hausnarketarako eremua ere prestatuko dute gazte desberdinen artean, «Euskal Herria kulturatik eraikitze bidean pausuak emanaz».
Hori guztia eraikitzeko auzolana izango dute ardatz eta horretarako, lehen aldiz, auzolan egun bateratuak egingo dituzte Lemoan.
Topagunerako lehen bonoak dagoeneko salgai jarri dituzte.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
