‘Bonokultura’ kanpaina abian da gaurtik aurrera Gipuzkoako 64 liburudendatan

Gaurtik aurrera abian da Gipuzkoan ‘Bonokultura’ kanpaina. 64 liburudendatan daude eskuragarri salgai jarri dituzten 8.854 bonuak, liburuak, diskoak eta DVDak erosteko. Euskal kultur produktuetan 12 euroko hobaria izango da 20 eurotik gorako erosketetan eta bestelako hizkuntzetan, 8 eurokoa.

NAIZ|2018/12/05 12:34
Bonokultura
Euskarazko produktuak erosiz gero, hamabi euroko hobaria izango da. (GIPUZKOAKO ALDUNDIA)

Gipuzkoako 64 liburudendak –iaz baino hamahiru gehiagok– egin dute bat aurten Bonokultura kanpainarekin. Gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira 25 herritan eta guztira 8.854 bonu jarri dituzte salgai, horietatik 3.542 euskaraz dauden kultur produktuak erosteko eta beste 5.312 euskara ez den beste hizkuntza batean dauden kultur produktuetarako.

Bonuak lurralde eta eskualde orekaren eta establezimendu bakoitzaren pisu espezifikoaren arabera banatu dira. Urtarrilaren 15 arte erabili ahal izango dira erositako leku berean, eta salgai egongo dira liburuak, musika edozein euskarritan eta filmak saltzen dituzten dendetan, betiere kanpaina honi atxiki direnetan. 

Euskal kultur produktuen bonuak gehienez 12 euroko hobaria izango du 20 euro baino gehiagoko erosketa egiterakoan, eta bestelako hizkuntzetako bonuak, berriz, 8 eurokoa.

Denis Itxaso Kultura diputatuak azaldu duenez, aurten ere euskarazko eta gaztelaniazko produktuetarako bonuak bereizi egin dituzte, euskarazko kulturaren kontsumoa bermatzeko.

«Ekimen honen helburua da herritarrei laguntzea kultur ondasunak eta eskuratzen eta kultur sektoreko enpresak indartzea», nabarmendu du gaur goizean egin duen aurkezpenean.

Una nueva aportación llega de la mano de la licenciada en Ciencias de la Información, Concha Aretxaga, en la que defiende el carácter público de EiTB como garantía de información veraz y contenidos de calidad. No obstante, también plantea cambios relacionados con la gobernanza del ente público.

UNA EiTB EN LA QUE QUEPAMOS TODAS Y TODOS
Concha ARETXAGA