NAIZ

Maiatzaren 12an egingo den Herri Urrats jaialdiaren kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte

Maddalen Arzallusen hitzei doinua jarrita, En Tol Sarmiento talde arabarrak egin du datorren maiatzaren 12an Senperen ospatuko den Herri Urrats jaialdiaren kanta. Bideoklipa ere aurkeztu dute. 

Baionako Bernat Etxepare lizeoa eszenatoki bihurtu da Herri Urratsen bideokliperako.

En Tol Sarmiento talde arabarrak egin du abestia eta Maddalen Arzallusek jarri ditu hitzak eta, bideoklipean ageri den bezala, pasarte batzuetan kantatu ere egiten du.

Berrogeita hamar urte hauetan Seaskak egindako lana aitortu eta omentzen dute kantua eta bideoklipa.

‘LK’ lelopean egingo den jaialdiak Baionako Estitxu Robles Aranguiz kolegioaren eta Bernat Etxepare lizeoaren alde eginen du. Ikasle berriak hartu ahal izatea bermatuko die laguntza honek.