
Eskaintza berria izango dute egunero irrati entzuleek astelehenetik aurrera. NAIZ Irratia pauso berri bat ematera doa bere sortze prozesuan eta hauteskunde kanpainaren jarraipen bereziak jarriko du abiapuntua. Astelehenetik aurrera egunero 19.00etan Udal eta Foru hauteskundeen jarraipenerako saio berezia eskainiko du eta hilaren 27tik aurrera eguerdiko beste magazin bat (12.00etan) gehituko zaio eskaintzari.
Modu horretan, maiatza amaitzerako NAIZ Irratiak egunero aktualitateari neurria hartzeko saio bana eskainiko ditu, 12.00etan eta 19.00etan. Informazioa eta analisia izango dute ardatz bi saio hauek, GARA eta NAIZen erredakzio osoaren inplikazioarekin, zuzenekotasunak izango du lehentasun osoa.
Informazio adarrari dagokioen jauzia da, beraz, NAIZ Irratiak maiatzaren amaieran emango duena baina aldi berean bestelako saioen eskaintza lantzen ari dira irrati berriaren erredakzioan eta laster espero dira saio berriak.
Hauteskunde gaua zuzenean
Bide honetan mugarri berezia maiatzaren 26ko gaua izango da. Hauteskunde gauaren jarraipen berezia eskainiko baitu NAIZ Irratiak, kasu honetan Hamaika Telebistarekin lankidetzan. 20.00etatik aurrera apustu berezia eskatu duen saioa eskainiko dute. Herrialde bakoitzeko informazio eta analisi zehatza eskainiko ditu kanpaina jarraitzen ari diren GARA eta NAIZeko kazetarien eskutik eta indar berezia jarriko du hainbat puntutan. Zuzeneko konexioak izango dira hainbat hiriburutatik eta alderdien egoitzetatik.
FMz entzuteko Bilbo ingurua 92.2, Urolan 91.8, Goierrin 102.2, Donostialdean 93.8, Leitza inguruan 95.1, Durangaldean 97.4 eta Gastezien 91.5. Internetez labur.eus/naiz-irratia.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»
