
«Xua Gurasoekin Etxera!» herri ekimena sortu dute senide, lagun eta herritarrek, bai haurrak eta bai bere gurasoek etxean behar luketeelako legez. 2017ko urtarrilean jaio zen Xua Picassenteko espetxean. Han daude gaur egun. Baina laster banatuko da familia Xua Euskal Herrira etorriko baita urtarrilean. Eta gurasoek preso jarraituko dute.
«Banaketa benetan gogorra izango da. Hiru urteko umetxo bati gurasoekin egoteko eskubidea kenduko zaio», nabarmendu dute Usurbilgo Askatasuna plazan egin duten plataformaren aurkezpenean. Xuaren aiton-amonak, senideak eta herri ekimen hau martxan jarri duten Orioko eta Usurbilgo lagunak bildu dira.
Sinadura bilketa, mozio aurkezpenak Usurbil eta Orioko udaletan, arropa salmenta, postal bidalketa, familiaren egoera azaltzen duen aldizkari baten argitalpena... Hamaika ekintza iragarri dituzte Xua eta bere familia elkarrekin etxera ekartzeko.
Lasagabaster eta Uranga 2009an atxilotu zituzten, ETAko kideak izatea leporatuta. Inkomunikaturik egon ziren aldian tratu txarrak salatu zituzten biek.

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

La jueza decreta el sobreseimiento de la causa por el pelotazo a Xuhar Pazos

