Jon Ormazabal

Lucy Kennedyk estreinatu du Emakumeen Klasikoaren palmaresa

Mitchelton Scott taldeko australiarrak Murgilerako lehen igoeran izandako zulatuak eragindako denbora galera konpondu ahal izan du bigarrengoan eta bakarrik heldu da Boulevardeko helmugara

Lucy Kennedy australiarra, lanean. (@MitcheltonSCOTT)
Lucy Kennedy australiarra, lanean. (@MitcheltonSCOTT)

Pronostiko gehienak Van Vleuten edo Amanda Spratt taldekideengan jarrita zeuden arren, edo agian justu hori probestuz, Mitchelton Scott taldeko Lucy Kennedy australiarrak lortu du emakumezkoen Donostiako Klasikoan lehen garaipena, Boulevardeko helmugara bakarrik helduta.

Faborito horren garbia izanda irabaztea sekula ez da erraza izaten, baina talde australiarrak bere baliabide aniztasuna bikain bailatu du proba honetako palmaresa estreinatzeko. Hala, begi gehienak faborito nagusiei begira zirenean, 16 txirrindularitako ihesaldi bat osatu da helmugarako 48 kilometro falta zirenean eta hor zenbait kide sartu ditu Mitchelton Scottek, Lucy Kennedy buru zutela. Lourdes Oyarbide arabarrak ere bertan sartzea lortu ahal izan du eta igoeretan sufritu badu ere, sekulako lasterketa egin du eta seigarren postuan amaitu du Movistarrekoak.

Talde lana

Eta uste baino abantaila handiagoa lortu duen talde horretan australiarrak ez du hustik egin, nahiz eta uste baino gehiago sufritu eta taldekideen laguntza zinez eskertu behar izan duen. Izan ere, Murgilerako lehen igoeran indartsuena zela erakutsi duen arren, beherakoan izandako zulatu batek oso zail jarri garaipena, minutu bat ere galdu baitu matxurarekin.

Janneke Ensingek, gailurrean 17 segundo galdu dituenak, atzetik etorrita aurreratu egin du Kennedy eta garaipenarekin amets egiteko denbora izan du, minututik gorako abantaila izan du eta. Baina ordekako kilometroetan Mitcheltonek lasterketa bere interesen arabera atondu du, aldeak murriztea lortu du eta azken igoeran Lucy Kennedyk berriz ere lasterketaren burua eskuratu du eta, ezbeharrik gabe, merezitako garaipena eskuratu du helmugan.