Naiz

Ikasle asanbladek hezkuntza sistemari aurre egiteko dinamika berria aurteztu dute

Azaroaren 28rako ikasleen greba deitu dute hezkuntza sistema propio baten alde. Zapalkuntza ugari jasaten dituztela uste dute eta, ikastetxez ikastetxe antolatu ostean, denak saretzea erabaki dute, guztien urratsak direlako garrantzitsuak desio dituzten aldaketak lortzeko.

Ikasle guztiak saretzearen garrantzia azpimarratu dute. (NAIZ)
Ikasle guztiak saretzearen garrantzia azpimarratu dute. (NAIZ)

Hainbat ikastetxetako ikasle asanblada desberdinak batu egin dira «agortuta dagoen hezkuntza sistemari» aurre egiteko asmoz. Dinamika bat abiarazi dute, eta horren baitan lehen ekimena azaroaren 28an deitu duten mobilizazioa izango da.

«Gure inguruan bizi ditugun injustizia, zapalkuntza eta problematikei aurre egiteko beharra sentitu eta hauei erantzuteko antolatu garen ikasleak gara», aurkeztu dute euren burua Gasteizen egin duten aurkezpenean. Azaldu dutenez, antolatu egin dira egunerokotasunean jasaten dituzten zapalkuntzak agerian uzteko, «sistema kapitalista
heteropatriarkalaren mesedetan diharduten hezkuntza sistema hauei maskara kendu eta euskal hezkuntza sistema propio baten alde pausuak» emateko.

«Herri honetan ere, ikasle mugimenduak funtsezko papera jokatu du urteetan zehar eta dozenaka borroka eraman izan ditu aurrera. Ezagunak izan dira ikasleek kaleak hartu dituzten egunak eta kontaezinak hezkuntzako inposaketen aurka mobilizatutako pertsonak. Kontziente gara, ordea, hainbesteko indarra izan duen ikasle mugimendu horren argia itzaltzen joan dela azkenaldian», damutu dira.

Hori dela eta, nabari duten hutsunea betetzeko asmoz elkartu dira. «Ikastetxez ikastetxe bizi ditugun problematikei erantzutetik abiatu gara, baina argi ikusi dugu,
gure eguneroko errealitatea eraldatzeko lan egin arren, hezkuntza sistema hauek eraisteko eta euskal hezkuntza sistema propio bat eraikitzeko behar-beharrezkoa dela Euskal Herri mailan antolatzea», iriztu dute.

Euren helburua «ikasleak erdigunean jarriko dituen hezkuntza eredu bat» eraikitzea da, balore hezitzaile, parekide, kooperatibo eta kritikoetan oinarritzen dena, eta nazionala, publikoa, komunitarioa, euskalduna eta feminista dena.

Bide horretan guztion urratsak garrantzitsuak direla pentsatuz, ikaslego guztiari luzatu diote deia azaroaren 28rako deitu duten greban parte hartzeko. «Goazen, beraz, guztiok batera ikasle mugimendua berpiztu eta ikasle bezala bizi dugun miseria salatzera. Goazen gure eskubide eta eredu propio baten alde borrokatzera. Hor ditugu pentsionisten edota metaleko langileen adibideak, hala nola mugimendu feminista edota ekologistarenak. Bada, orain gure garaia heldu da. Goazen ikasle batasunaz hezkuntza sistema hauek eraitsi eta guztion mesedetara egongo den hezkuntza burujabe bat eraikitzera», amaitu dute.

We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

22147c5c

Details:

Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.

Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.

You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.

For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

This website is powered by Phusion Passenger(R)®, the smart application server built by Phusion®.