Black Friday eguna Block Friday bilakatu dute Fridays For Future mugimenduko ikasleek. Ipar Euskal Herriko hainbat ikaslek bat egin dute dinamikak Baionan antolatu duen mobilizazioarekin azaroaren 29an. Gainkontsumoaren eta aldaketa klimatikoaren kontrako mezuak entzunarazi dituzte karriketan gaindi, Kazetak eta Mediabaskek jaso dutenez.
Goizeko 09.00etan Herriko Etxera ailegatu dira bozgoragailua eskutan.
Friday’s For Future kolektiboak alternatiba bat proposatu nahi dio kontsumo gizarteari. Hori dela eta, jantziak eskuratzeko puntu bat plantan ezarri dute gazteek #BlockFriday @FFF_PaysBasque pic.twitter.com/qrwUVVUNCd
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) November 29, 2019
Ingurumenaren alde eta klima aldaketaren kontrako aldarriak entzunarazi dituzte greba egunean. Manifestazioaren bidez, «geroa suntsitzen digun sistema aldatzeko eta buruzagiak mugiarazteko» eskakizuna egin dute.
Mobilizazioaren bukaeran, gazteek jantzi eta objektu bilketa bat antolatu dute Galeries Lafayette merkatalgunearen ondoan. Hain zuzen, kontsumismoan murgilduta dagoen gizarteari alternatiba bat proposatu nahi izan diote.
Ekimenari esker, jantziak, bitxiak edota zapi higienikoak bildu dituzte, besteak beste. Eskuratutako guztia Diakite, Gurutze Gorria eta Emmaus elkarteei bideratuko diete.
“Le Black Friday est un jour de surconsommation qui augmente le réchauffement climatique”. Les jeunes grévistes souhaitent mettre fin au modèle de société de consommation qui détruit le vivant et la terre @FFF_PaysBasque #BlockFriday pic.twitter.com/9HZKcWCm6U
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) November 29, 2019