Eneko Agirrezabal gailendu da ‘Egunean Behin’ jokoaren finalean

Azpeitiko San Agustin Kulturgunean 101 finalista bildu ditu ‘Egunean Behin’ joko arrakastatsuak. Eneko Agirrezabal segurarra sailkatu da lehen postuan. 

NAIZ|DONOSTIA|2019/12/14
Eneko-agirrezabal
Eneko Agirrezabal. (@EguneanBehin)

Kike Amonarrizek aurkeztu du, Azpeitiko San Agustin Kulturgunean, ‘Egunean Behin’ euskarazko jokoaren finala. 101 lagunek parte hartu dute bertan. 

Finala lau txandatan banatu dute eta parte hartzaileei guztiak erantzutea egokitu zaie. Lehen eta bigarren txandatan 100 puntu banatu dira bakoitzean. Higarrenean, aldiz, 200 izan dira eta, lagunarrenean, 300.

Tti izeneko erabiltzailea nagusitu da aurrenekoan eta gainerako guztietan Eneko Agirrezabal segurarra gailendu da. Bera izan da, beraz, txapelduna. Hauexek izan dira lehen 10 postuetan geratu diren erabiltzaileak: Eneko, Iñaki Goiko, jortxi, Eneiru, Mantarrei, Nere, Andrzej, Josebabarandi, Txantxi Dotore eta leire.

Batez beste, txanda bakoitzeko 6,7 galdera asmatu dituzte finalean parte hartu dutenek. 

Horrez gain, parte hartu duten guztien artean hiru saski ere zozketatu dituzte. Helena, BGonauta et Urtzi erabiltzaileentzako izan dira hauek.

50.000 erabiltzaile baino gehiago

Codesyntaxek garatutako joko honek, euskara sustatzea eta euskal kultura ezagutaraztea du helburu eta honakoa bigarren denboraldia du.

Euskaratik eta euskaraz sortutako hamarka mila galdera daude datu-basean. Noski, jolasean badira mundu mailako galderak, baina asko dira Euskal Herria oinarri duten galderak. Euskarazko liburu eta idazleen inguruan galdetzen du aplikazioak, Euskal Herriko geografiaz, edota euskarari lotutako hainbat galdera daude ere.

Tribial itxurako hamar galdera sorta eskaintzen zaizkie parte hartzaileei egunero.  Kulturaren inguruan, kirolaz, matematika, geografia edota literatura dituzte hizpide galdera horiek. Emandako erantzunen arabera eta erabilitako denbora aintzat hartuz, puntu gehiago edo gutxiago jasoko ditu erabiltzaileak egunero.

Sailkapena astekoa da eta astean zehar jokatutako zazpi partidetan onena izan denak oparia jasotzen du igande gauero. Astelehenetan, berriz, partida berria hasten da. Bakarka edo taldean jokatzeko prestatua dago eta oso dinamika errazeko jokoa da.

Dagoeneko 50.000 parte hartzaileen langa gainditu dute.

 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

 

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.