NAIZ

Solasaldiak, aurkezpenak eta beste hainbat proposamen, (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astean

Urtarrilaren 20tik 26ra bitartean (H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea ospatuko du Baztanek. Seigarren edizio honetan ere solasaldiak, liburu aurkezpenak eta beste hainbat ekitaldi izango dira.

Iazko edizioaren aurkezpena. (Iñigo URIZ | FOKU)
Iazko edizioaren aurkezpena. (Iñigo URIZ | FOKU)

Seigarren urtez jarraian, (H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea hartuko du Baztanek. Aurten, urtarrilaren 20an hasi eta 26ra bitartean ospatuko da literatur jaialdia eta solasaldiak, liburu aurkezpenak, errezitaldiak eta beste hainbat ekimen izango dira.

Astelehenarekin, hilak 20, hasiko da jaialdia, eta 19.00etatik aurrera Horace McCoyk idatzi eta euskarara Fernando Reyk ekarritako ‘Hobe nuen etxean gelditu’ eleberria izango dute hizpide, itzultzailearen eskutik, Iruritako Gure Kaiola elkartean. Asteazkenean, hilak 22, ‘Mirande beltza’ izendatu duten solasaldiari helduko dio Amaia Elizaldek, 19.00ean Anizko elkartean. Ostiralean, asteburuari atea irekitzeko, Begoña del Teso zine kritikariak ‘Quentin Tarantinoren mesanotxeko liburuak’ solasaldia eskainiko du, 19.00ean Elizondoko Arizkunenean.

Jaialdiko egun potoloa larunbata izango da. 11.00etan hasita, ‘Mundua Iturendik pasatu zenekoa’ mahai inguruan bilduko dira Jon Alonso, Maribi Elizalde eta Eneko Bidegain, Elizondoko Arizkunenean. 14.00ean bazkaria izango da Erratzuko elkartean (txartelak lortzeko ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidera idatzi) eta 16.00ean bi libururen aurkezpena izango da: Alfontso Gartziandiaren ‘Itsu kolpeka’ eta Patricia Highsmithek idatzi eta Josu Barambonesek euskarara ekarritako ‘Lardaska’ eleberria aurkeztuko dituzte. Hain zuzen ere, liburu hau II. (H)ilbeltza bekaren laguntzaz itzuli ahal izan du Barambonesek. Eguna amaitzeko, 18.00etatik aurrera ‘Susmagarrien gaua’ ospatuko dute, Erratzun.

Igandean emango zaio amaiera (H)ilbeltzari. 11.00ean ‘Kontrabandisten eleak’ itzulia egingo da Amaiurren eta 19.00ean ‘Poesia kriminalak’ errezitaldiarekin emango zaio amaiera jaialdiari, Elizondoko Arizkunenean.

We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

be4081e7

Details:

Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.

Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.

You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.

For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

This website is powered by Phusion Passenger(R)®, the smart application server built by Phusion®.