Aiztondo bailarako bertsolaritzaren ikerketa egiteko beka zabaldu dute

Aiztondo bailarako (Tolosaldea) bertsolaritzaren ikerketa eta haren dibulgazioa izango du xede bekak, eta lehentasuna izango dute emakumea eta bertsolaritza aipatu eskualdean ikertzen duten proiektuek. 3.000 euroko dirulaguntza da esleituko dena.

NAIZ|2020/02/05
Beka
Hernandorena Kultur Elkarteko, Kilometroetako, Zubimusu ikastolako eta Mintzolako ordezkariak. (MINTZOLA)

Aiztondoko bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea du asteazken honetan Amasa-Villabonan aurkeztu den Pello Mari Otaño ikerketa bekak. Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak egin dute deialdia, Zubimusu ikastolaren eta Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin.

Aiztondoko bertsolaritzaren ikerketa eta haren dibulgazioa egitea da deialdi honen helburua eta, ikerketaren garrantziaz oharturik, hain justu, ikerlan-proiektuen kalitatea ebaluatu eta sarituko dira. Gaur aurkeztu eta dagoeneko zabaldu den deialdi honetan bertsolaritza eta emakumea aipatu eskualdean ikergaia helburu duten ikerketa proiektuak lehenetsiko dira. Dena den, bestelako gairik duten ikerketa proiektu edo monografikoak ere onartuko dira, beti ere Aiztondoko ahozkotasunari edo ahozko kultur sorkuntzari (antzerki, ahozko narrazio, kantu, bertso…) buruzko jakintza ikertzeko helburua baldin badute.

Aurkezpenean Beñat Gaztelumendi Mintzola Ahozko Lantegiko ordezkariak adierazi duenez, «Euskal Herri mailako proiektua kokatu zen Villabonan, herriarentzat ere aberasgarri izan asmoz, eta lan handia egin da hamabi urteotan. Hazia erein eta erein aritu gara eragile ezberdinekin elkarlanean, hainbat ikerketa proiektu eta tesi bultzatu ditugu eta jada hasiak gara uzta biltzen».

Kilometroak egitasmoko Mikel Egibarrek berriz gaineratu du «gure herriak, euskararen herriak, belaunaldi berriak erakartzeko ekimen garaikideak» izan behar dituela eta, xede horretan, «azterketa, ikerketa eta analisia behar dira».

Proiektuak, apirilaren 2a baino lehen

Aurreratu dutenez, 3.000 euroko diru-laguntza esleituko da ikerketa lana garatzeko eta interesdunek apirilaren 2rako helarazi beharko dituzte lanak Mintzola Ahozko Lantegiaren web gunean. Bertan atxikita daude datak, informazio orokorra, hautatze irizpideak eta prozedura bera zertan datzan. Ebazpenaren berri maiatzaren 9an emango da eta ikertzaile hautatuak urtebeteko epea izango du bere lana garatzeko.

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.