
Bertsozale elkarteak bertso-eskolen inguruko datuak bildu ditu eta txosten bat prestatu du. Orokorrean osasun ona dutela ondorioztatu dute. Izan ere, 1.796 lagun elkartzen dira 117 herritako bertso-eskoletan. Belaunaldi batetik bestera partekatzen den zaletasuna da bertsolaritza gainera, 1.300 bat haur eta 430 heldu inguru elkartzen baititu; eta horretarako 112 irakasle aritzen dira.
Era berean, indarrak non jarri behar diren atzematen ere laguntzen dute datuek. Bertsozaletik zabaldu dutenaren arabera, alderdi horietako bat generoaren esparruan dago, helduen bertso-eskoletan gizonen eta emakumeen kopuruen artean dagoen arrakala tarteko; hala, talde horietan emakumeen parte-hartzea nola sustatu daitekeen aztertuko dute.
Haurretan, emakumeen eta gizonen kopuruak antzerakoak dira, baina oreka hori erabat hausten da adina tartean sartzen denean. 18 urtetik beherako taldeak aintzat hartuta, %56 dira neskak eta %44 dira mutilak; aitzitik, helduen taldeetan, %30 dira emakumeak eta %70 gizonak. Hori ikusirik haibat galderei erantzuna eman nahi diote: «zergatik uzten duten emakume helduek bertso-eskola; bertso-eskolan elkartzeari utziagatik, bertso munduan jarraitzen duten ala ez (eta zaletasunari heldutasunean nola eta zein guneren bidez ematen dieten jarraipena); edota bertso-eskoletako ohiko dinamiketan zer aldatu genezakeen, emakumeen parte-hartzea sustatzeko».
«Txapelketa prestatzeko elkartzen dira talde batzuk; sortak abesteko edo saioak antolatzeko egitekoa dute helburu beste batzuk; bat-batean aritzeko, asko», argitu dute elkartetik. Gehienak bat-batean trebatzen aritzen diren taldeak eta hasiberrienak dira: 259 taldetatik, 125 eta 87, hurrenez hurren.
Beren ingurunean bertsolaritza sustatzen duten eragile nagusiak dira bertso-eskolak, eta beren kabuz antolatzen dira. Bertsozale Elkarteak beren egitekoa errazteko baliabideak eskaintzen dizkie. 112 irakasle aritzen dira bertso-eskoletan, eta kasuen %74an Bertsozale Elkarteak bideratzen ditu. Beste zenbaitetan, tokian tokiko euskara eta kultura elkarte edo erakundeek kontratatzen dituzte, eta beste batzuetan, talde horietako batzuk irakasle gabe aritzen dira, %8k zehazki.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
