Kirmen Uriberen ‘17 segundo’ poema-liburuko atal bat argitaratu du ‘Poetry International’ atariak

Nazioarteko poeta desberdinen lanak ingelesez biltzen dituen ‘Poetry International’ atariak Kirmen Uriberen azken liburuko ‘Espetxeko haikuak’ atala argitaratu du. Poesia horietan intsumiso izateagatik kartzeleratzen duten gizon baten bizipenak kontatzen dira.

NAIZ|2020/02/19
Kirmenuribe
Kirmen Uribe poesiara itzuli da 18 urte eta gero. (SUSA)

‘17 segundo’ (2019) da Kirmen Uriberen azken liburua. 18 urtetan poesia idatzi gabe egon ostean, berriro genero horretara itzuli da eta badirudi bere testuak oihartzuna izaten ari direla, liburuko atal bat ingelesera itzuli baitute.

Aurretik ere Uriberen testuak itzuli dituen Elizabeth Macklin-ek egin du lana eta orain ‘Poetry Intenational’ atarian dago irakurgai ‘Espetxeko haikuak’ izeneko testu zatia. Honakoa «derrigorrezko soldadutzari intsumiso izatearren igarotako kartzelaldia» du ardatz, idazleak berak azaldutakoaren arabera. Webgune horretan poesia testu sorta hori eta Harkaitz Canoren zazpi poema solte daude soilik euskaratik ingelesera itzuliak.

Macklin-ek Uriberen aurreko poesia liburua ‘Bitartean heldu eskutik’ (2001) ere itzuli zuen (‘Meanwhile take my hand’), beraz, ondo ezagutzen du Ondarroako sortzailearen sormen lana.

Kirmen Uribe bere ibilbideaz luze eta zabal aritu zen Zazpika aldizkarian.

«Uste dut alde batetik berdina dela, baina bestetik igual orban gehiagorekin, zauri gehiagorekin agertzen da. Bizitzak badaki zauritzen, baina izpiritua bera da», zioen bere bi poesia-liburuak konparatuz.

Elkarrizketan poesiaren inguruko gogoeta ere egiten zuen: «T.S. Eliotek esaten zuen poesia dela herri txikien adierazpidea eta pertsonena ere bai. Berak esaten zuen pentsamendua askoz ere neutroagoa dela, edo narrazioa ere neutroagoa dela, baina poesia batean agertzen dela herri baten arima eta pertsona baten izaera ere bai».

 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

 

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.