Nafar hegoaldeko uzta berria aurkeztu du Errigorak, «Gure hautuez harro» lelopean

Errigoraren ‘Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura’ kanpainaren 2020ko edizioaren aurkezpena egin da asteazken honetan Seguran. Otsailaren 27tik martxoaren 12ra eskatu ahal izango dira produktuak. Iaz 6.500 etxeetara banatu zituzten.

NAIZ|SEGURA|2020/02/26
Errigora
Segurako Elorri elkartean egin dute Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta berriaren aurkezpena. (ERRIGORA)

Otsailaren 27tik martxoaren 12ra eskatu ahal izango dira Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta arroz, pasta eta kontserba sortak euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Errigoraren ‘Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura’ kanpaina aurkeztu dute asteazken honetan Segurako Elorri elkartean. 

‘Eskutik eskura’ Errigoraren bi kanpaina nagusietako bat da, «Nafarroa hegoaldeko baratzeko produktuak Euskal Herriko sukaldeetara ekarri nahi dituena», azaldu dute ekintzaileek. «Arduraz ekoizten dena arduraz elkartrukatu eta arduraz kontsumitzeko saiakera bat da», gaineratu dute.

Oliba-olio birjina estra eta arroz, pasta eta kontserba sortak eskaintzen dira, urte guztirako bestelako eskaera egiteko gonbidapena luzatuz, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta. 100 bat herritan urtez urte lanean ari diren boluntarioen bitartez, auzolanean, egiten dituzte uztak.

Guztira 16 ekoizlek hartuko dute parte aurtengo kanpainan: Nafarroa hegoalde eta erdialde zabaleko 5 olio-errotak, 9 kontserba-etxek eta arroz-ekoizle eta pastagile banak. «Urtez urte, kontsumitzaile arduratsuen kopuruarekin batera, haziz doa eskutik eskura kanpainaren inguruan osatu den ekoizleen familia», nabarmendu dute.

«Gure hautuez harro»

«Gure hautuez harro» da aurtengo kanpainaren leloa. «Gure pentsamoldearen arabera jokatzen dugulako harro; egunero daukagu aukera pentsatzen dugun moduan jokatzeko, koherenteak izateko», azaldu dute Errigorakoek.

Osatzen duten komunitateaz ere «harro» daudela azpimarratu dute: «Gure hautuek eragina izan dezaten beharrezkoa baita askoren hautuak izatea».

«Bestela ekoizteko, bestela kontsumitu» behar dela sinestuta daude eta «harro» daude beraien hautuek «bestelako eredu» bat bultzatzen dutelako.

Gorakada

Sortu zirenetik hazkunde kualitatibo zein kuantitatiboa eman dutelakoan dira. 2014tik hona 1.500 familia izatetik 6.500era pasatu dira, 4 ekoizle izatetik 16 izatera eta 30 herritan kanpaina egitetik 100 herritan egitera igaro dira.

Urrats kualitatiboei dagokionez, «eskariaren bidez lortu dugu gero eta ekoizle gehiagok egitea bertako ekoizpenaren eta agroekologiaren aldeko hautua». Horrela, egun, bete dezakete beraien biltokia orburu ekologikoz edo bertako gariarekin egindako pastaz. «Urteren batean zainzuri ekologikoen eskaerari erantzun ezinik gelditu gara», adierazi dute eta gehitu dute zubiak eraiki behar izan dituztela nekazari eta elaboratzaileen artean, ekoizpenaren munduko hainbat eragilerekin elkarlanean.

2019ko datuei erreparatuta, 6.500 etxetara banatu zituzten produktuak: 93.000 litro olio, 207.000 ontzi kontserba eta 11.000 kilo arroz eskatu ziren.

 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

 

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.