Osasun krisia hasi zenetik etxean diren Kolegio eta Lizeoetako ikasleek ez dute brebeta edo baxoa egin beharrik izango. Urtean zehar bildu dituzten notak hartuko dira kontuan azken ebaluazioa egiteko. Hala ere, Lizeoan diren lehen mailako ikasleek frantseseko ahozko azterketa egin beharko dute ekaina amaiera aldera edo uztailaren hasieran. Aitzitik, Hezkuntza Ministerioak oraindik ez du zehaztu ahozko azterketak nola burutuko diren.
Oraindik ez dago garbi konfinamendua noiz amaituko den eta ikasleek udako oporrak aitzin eskolara joan beharko duten, baina Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministroak ikasturtea uztaila hasiera arte luza daitekeela ohartarazi du.
Ondorioz, konfinamendua amaitu eta ekainean ikasleek eskolara itzuli beharko balute, azterketarik izan ez arren, azken nota eskuratzeko ohiko ebaluazioak egiten jarraitu beharko dute, plantan ezarri duten sistema «ebaluazio jarraia» baita.
Gauzak honela, ikasleek ikasgai desberdinetako testuak landu eta etxeko lanak egin beharko dituzte uztailera arte, eta amaieran, urtean jaso dituzten batez besteko emaitzen araberako kalifikazioa eskuratuko dute. Horregatik, Pazkoko oporrak etxean pasa beharko dituzten ikasleei aholku bat egin die ministroak: «Asko irakur dezatela».

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
