
Lantegi Batuak erakundeak lau zentroren jardueraren zati batzuk eraldatu ditu, Covid-19 birusak eragindako krisia hasi zenetik, gizartearen uneko beharrizanetara egokitzeko. Horrela, segurtasun handiko 10.000 maskara eta aurpegia babesteko 10.000 bisera egiten ari dira astean.
Ekoizten diren maskarak segurtasun handikoak dira, eta aurpegia babesteko biserak, homologatuak. Fabrikatzaileak berak banatzen ditu zuzenean, eta berrerabilgarriak dira, filtroa aldatu baino ez zaielako egin behar.
Erakundeak nabarmendu duenez, produktu horiek funtsezkoak dira osasun langileentzat eta oinarrizko beste zerbitzu batzuentzat, hala nola egoitza, garbiketa lan eta zuzeneko arretarentzat.
«Egoera honetan ere, Lantegi Batuak erakundeak berarekin lankidetzaren ari diren enpresen beharrizanetan jarri du arreta, eta jarduera malgutu du, pertsonei eta gizarte osoari erantzuteko», adierazi du erakundeak.
Jarduera horretarako 70 pertsonako talde berezia sortu dute, Lantegi Batuak erakundeak Sestaon, Zallan, Abadiñon eta Txibilan dituen zentroetan.
Materialaren fabrikazioa
Koronabirusak eragin duen osasun krisiaren aurrean, halako ekimenak nonahi ikusi ahal izan ditugu Euskal Herrian, norbanako, enpresa eta eragile desberdinen eskutik.
Aste honetan bertan, Deustuko Unibertsitateak ere iragarri zuen fabrikazio digitaleko laborategia, Deustu FabLab, osasun materiala ekoizten hasiko dela, ospitale eta pertsona nagusien egoitzetarako, Covid-19ari aurre egiteko.
Hernaniko kooperatiba batek ere asteon iragarri du hilero hamar milioi maskara ekoizten hasiko dela.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
