NAIZ

50 urtetan, populazioaren heren bat Saharakoak bezalako tenperatura beroekin biziko da

Ikertzaile talde baten txostenaren arabera, India, Nigeria, Pakistan, Indonesia eta Sudan lirateke kaltetu gehien izango lituzketen lurraldeak.

Ikerketaren arabera, India litzateke kalteturik gehien izango lukeen lurraldea (Indrnil MUKHERJEE/AFP)
Ikerketaren arabera, India litzateke kalteturik gehien izango lukeen lurraldea (Indrnil MUKHERJEE/AFP)

Europako, Amerikako Estatu Batuetako eta Txinako ikertzaile talde batek egindako azterketa baten arabera, negutegi efektuko gasen isurtzea atzeratzeak planetaren eremu batzuetan –munduko populazioaren herena bertan bizi da– Saharako tenperatura beroenak modukoak eragingo ditu 50 urteko epe batean.

Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaraturiko ikerketaren arabera, lurralde hauen berotzearen ondorioz 3.500 miloi pertsonen migrazio klimatikoak eragingo ditu, batez ere Asia, Afrika eta Latinoamerikako biztanleenak.

Txosten hau, Covid-19a hedatu ez dadin milioika pertsona konfinaturik daudela eman da jakitera eta arkeologoz, zientzilariz, klimaren aztertzaile eta ekologistek osatutako taldearen arabera, «ohartarazpen gogorra» da, negutegi efektuko gasen isurketa murriztu ezean etor daitekeen «aurrekaririk gabeko krisiaren» inguruan.

Ikerketaren arabera gehien kaltetuko liratekeen herrialdeak India, Saharakoak bezalako tenperatura beroekin biziko liratekeen 1.200 milioi pertsonarekin, Nigeria (485 milioi), Pakistan, Indonesia eta Sudan lirateke, (azken hiru hauek ehuna milioirekin).

Latinoamerikari dagokionean, gehien kaltetutako herrialdeen sailkapenean Brasil 22. postuan legoke 27,3 milioi pertsonekin, Kolonbian 24,25 milioi lirateke, (22,04 milioi) Venezuelan, (14,8 milioi) Mexikon edo 9 milioi Guatemalan.

Albania, zerrendako 206 estatuen artean 104a litzateke, Europako lehen herrialdea, Bosnia Herzegovina eta Bulgariak jarraituta.

Azterketaren arabera, populazioa hein handi batean urteko tenperaturaren bataz bestekoa 11-15 gradu zentigrado inguruan duen banda klimatiko estuetako zonaldeetan bizi da eta beste gutxi batzuk, aldiz, tenperatura hori 20-25ekoa den lurraldeetan.