Zea Mays taldeak kontzertua eskainiko du ekainaren 12an, publikoarekin

Datorren astean iragarriko dute non izango den zuzenekoa. Honakoa Euskal Herriko publikoak gozatu ahalko duen lehen kontzertu handia izango da. Albiste honekin batera ‘Atera’ diskoaren bigarren singlea aurkeztu du, ‘Hiri eri’.

Naiz|2020/06/05
Loading player...

‘Hiri eri’ da Zea Mays taldearen single berria. Ostiral honetan aurkeztu du kanta internet bidez, ekainaren 12an zuzeneko kontzertua eskainiko duela iragartzearekin batera. Datorren astean emango dute ezagutzera non izango den emanaldia. Honakoa publikoak bertatik bertara eta formatu handian gozatu ahal izango duen lehen kontzertu handia izango da (kontzertu txikiren bat edo beste jada antolatu izan da gurean).

‘Hiri eri’ azaroan aurkeztu zuen ‘Atera’ diskoaren bigarren kanta da. Gorka Urbizu (Berri Txarrak) diskoaren aurkezpenean izan zen eta orduan esan zuen lan honetan «Zea Mays guztiak» topatuko ditugula: «90eko hamarkadako rock alternatibotik onena eta mende berriro indie rock dantzagarriena eta elektronika topatzen diren bidegurutzean eroso dabil taldea».

Izan ere, duela 22 urte baino gehiago ezagutu ziren taldekideak Londresera egindako bidaia batean, eta laster grabatu zuten lehen maketa. Tarte horretan estilo desberdinak frogatzeko aukera izan dute euren estiloa garatu arte; egun, berdin du zer egiten duten euren zeina beti present dagoela.

«Guk aurrera joatea bilatzen dugu, eta gure burua emozionatzea azken batean; gure buruak asetzen ditugu lehenbizi, besteak asetzeko gero», esan zuen orduan Aiora Renteria abeslariak Bilboko Kafe Antzokian egin zuten aurkezpen hartan.

 

NAIZ KONTZERTUAK
TAOM / FOKU
Loading player...


NAIZ Kontzertuak ekimenaren bosgarren kontzertua eman zuen ETS taldeak pasa den ostiralean Bilboko Santana 27 aretoan.