NAIZ

Fernandesen kontratu berritzearekin Bera Beraren plantilla itxita dago

Mariane Fernandes alboko jokalariari urtebetez berritu dio kontratua Bera Berak, ondorioz, 2020/21 denboraldiako plantilla erabat osatuta gelditu da, lehen taldean 17 jokalari kontratupean izango direlarik.

Mariane Fernandes, partidu batean. (BERA BERA)
Mariane Fernandes, partidu batean. (BERA BERA)

Norvegiako ligatik etorrita, 24 urteko ezker albokoak ondo ekin zion denboraldiari, batez ere, Superkopan eta Corona Brasov taldearen aurkako Europako kanporaketan.

Belaunean mina hartuta, konfidantza galdu zuen, baina Super Amara Bera Berak jokatu zituen azken partidetan ekarpen handia egin zuenez klubak kontratua berritzeko proposamena egin zion.

Mariane Fernandeses «oso pozik» dagoela aitortu du Bera Bera «talde handia delako, egungo txapelduna».

«Pistan ospatzea falta izan zaigu baina ezinezkoa izan da» aitortu du brasildarrak.

Bera Berako 2020/21 plantilla erabat osaturik geldituta Fernandesekin. Irailetik aurrera ziuraski bi Kopa –Alhaurínengoa ospatuz gero Superkopa ere jokatuko da–, Liga 22 jardunaldi eta European Handball Leagueko ibilbideari ekin behar dio Imanol Álvarezen taldeak.

Fernandesen ustez taldearen elkar ulertzea hobea izango da, izan ere «bakoitzak nola jokatzen duen badakigulako».

Brasildarrak «sentsazio oso onak ditut, lan handiko urtea izango dela uste dut eta gogotsu nago».

Era berean «gehiago jokatzea» espero du eta «hasteko irrikan nago. Eskubaloiaren faltan somatzen dut» amaitu du.

Plantilla osoa

Ondorioz, Bera Bera honako jokalariekin arituko da 2020-21 denboraldia:

Atezainak: Renata Arruda eta Alice Fernandes

Eskuin hegalaria: Maitane Etxeberria eta Adriana Cardoso

Eskuin albokoak: Alba Menéndez, María O’Mullony eta Malena Cavo

Zentralak: Esther Arrojeria eta Emma Boada

Pibota: Nekane Terés, Elisabet Cesáreo eta Ainhoa Etxeberria

Ezker albokoa: Manuela Pizzo, Mariane Fernandes eta Laura Hernández

Ezker hegalaria: Sara Gil eta Mireno Moreno